XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) etzuan egin nai izan, bere aldean etzirala azak orrela aldatzen esanaz.

Prantzisko Deunak lenengoa artu zuan eta bigarrena biali egin zuan.

Eta lenengoak zuztarrez gora aldatu zituan azak itsatsi omen zuten eta izugarrizko buru ederrak egin omen zitzaizkien.

Sartu berrientzako eginkizunik gogorrena legenardunak zaitzea izaten zan.

Bein batean bazan eritegian legenardun bat, bere ardura zuten, pralleai laidoka eta gaizkiesaka, ixildu gabe ari zitzaiena.

Pralleak, beren buruai zegokiena, onez eramaten zuten; baño, Jaungoikoaz eta Andre Mariaz esaten zituan, biraoak ezin eraman zituzten eta Prantzisko Deunari esan zioten zer gertatzen zan.

Prantzisko Deuna joan zan eria ikustera, eta, arek esaten ziozkan, gauza on guztiai legenardunak gaizki erantzuten zien.

Prantzisko Deunak gizon ura etsaiak artuta zegoala ezagutu zuan; eta aurrerakoan, beste Anaien, pralleen, ordez, berak zaituko zuala esan zion.

- Baño zer egingo didak ik besteak baño geiago? - galdetu zion (...).